XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL-OITURAK

DAGONILLA'koak:

- Abustuak amairu,
partillak maiean,
poltsa bete diru
ta Andra Maixak gañean,
abarketa barri
ta alkondara zuri,
iñor ba da egarri
segi daigula guri".

(Arrantzale batenak)

- Dagonillaren 16'an Deba'n, Meza ondoren, Sandrokeren irudia ataratzen da, Eleiz Nagusitik.

Atadian ikusi orduko santzarien zuzendaria dantzan asten da, esku bakotxean daroiazan makillak gora jaso ta irudia agurtuz.

Orrelaxe egiten da irulau tokitan, Sandrokeren irudia dantzarien makilla artean eroaten dabe.

- Dagonillaren 17'an Arrantzale Eguna Ondarroa'n.

Itxas jantzi urdiñez kaleetan erririk geiena.

Eguerdian eta arratsaldian, marmitako jana, itxantzi, bodega, kale-kantoi eta inguru egokietan.

Augustin Zubikarai'k 1994'ko ZEREGIÑAK oar-liburuan